Foruzaingoak berriki jakitera eman duenez, atzo gauean Elizondon egin zuen kontrolean sei ibilgailuri zepoa paratu zien gidariek drogen testean positibo emateagatik. Zehazki erremolkedun kamioi bati, bi autori, bi furgonetari eta moto bati. Gainera, bertze 5 gidariri isunak jarri zizkieten 6 arau-hausterengatik: 2 isun speed-a eramateagatik, bertze 2 isun legez kanpoko armak eramateagatik (neurri handiko nabala bat eta defentsa-luzagarri bat), bertze bat autoan haur bat segurtasun-aulkirik gabe eramateagatik eta azkena IAT-ITVrik gabe ibiltzeagatik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.