Gau Beltza ospatuko dute igandean Anizen

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 29a, 20:00

2019an ospatu zuten Gau Beltza lehenengoz Anizen.

Eskualdeko bertze herri batzuetan bezala, Anizen ere Gau Beltza ospatuko dute igandean. Arratsaldean  kalabazak hustu eta barnean kandela bat paratuta herria apaintzeaz gain, haurrak mozorrotuta ibiliko dira herrian barna. Ondotik berendu afaria izanen dute elkartean. Haurrentzako sorpresaren bat ere izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun