Xabier Zeberio, Lorena Núñez, Francisco Herrero eta Iván Carmona musikariek osatzen dute Alos Quartet musika tsldea. 1999an elkartu ziren musikariak Niko Etxartek grabaketa baterako laurak deitu ondotik. Geroztik, hogei urteko ibilbidean mundu ezberdin askotan murgildu da laukotea soinu unibertso propio bat sortuz.
2020an argitaratu zuten 20 urte zuzenean izeneko azken diskoa. Gasteizen, Donostian, Tolosan eta Bilbon eskainitako lau emanalditan grabatutako kantuek osatzen dute disko berria. Bertzeak bertze Oreka Tx, Izaro, Hertzainak taldeko Josu Zabala eta Gari, Gorka Hermosa, Oskorri taldeko Natxo de Felipe, Anton Latxa eta Bixente Martinezek hartu zuten parte diskoa grabatu zuten lau kontzertuetan.