Eraikitako inguruneen energia birsortzea helburu duen proiektuaren hitzarmenean, Nasuvinsak eta udalak sortua, bertze eranskin bat gehitzea eztabaidatu eta bozkatuko du gaur Baztango Udalak. Baztango Geroa Baik proposatutako eranskinean, eraikuntza enpresen profesionalizazioa bulkatzen duten organismoen artean Nasuvinsak energia birsorkuntzarako formakuntza ikastaroak antolatzea planteatzen da. Honekin batera, Baztan-Bidasoko bizilagunen komunitateek egindako inguratzaile termikoen hobekuntza lanetan enpresa hauen partaidetza sustatuko da.
Ekimen honekin, Geroa Baik eskualdeko enpresen ehun propioa sustatu nahi du, ikaskuntza horiek jasotzeko aukerarik izan ez duten enpresei formakuntza emanez. Horrela, energia birsorkuntza ekimenak egitean, tokiko negozioek kontratazio prozesuetan parte hartzeko aukera izanen dute.