Zer da Gau Beltza?
Udazkenetik negurako egun gero eta ilunagoetan Euskal Herrian egin ohi zen ospakizuna da Gau Beltza, urtearen akabaila, uzta bilketa eta hildako senideen oroimena uztartzen zituena. Lagunak eta barrideak beldurtzen jolasteko eguna ere zen. Kalabazak hustu, aurpegi itxura eman eta bide bazterretan paratzen zituzten argiztatuak, hildakoei bidea erakusteko eta bidenabar bizilagunak beldurtzeko.
Erritual ugari galdu dira, baina azken urteetan hauek berpizteko ahalegina egiten hasi dira hainbat herritan, eta berriak ere sortu dituzte. Trapu zaharrekin aurpegia estalita eta kalabaza hutsen argipean hasi dira berriz ere Gau Beltza ospatzen Euskal Herrian. Gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu, www.gaubeltza.eus webgunean informazio gehiago dago eskuragarri.