Errugbi eskola berriz ere martxan paratuko du Menditarrak BRT taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 22a, 19:00
Entrenamenduak ortziralero eginen dituzte Lekarozen, azaroan hasita.

Azaroaren 5etik aitzinera ortziralero bilduko dira Lekarozen, 18:00etatik 19:30era.

Azken bi urtetan egoerak baldintzatuta bertan behera gelditu dira errugbi ikastaroak eskolak eta gaztetxoekin Nafarroan antolatzen ziren jardunaldiak. Egoera horri buelta eman eta azaroaren 5ean hasiko dira entrenamenduak Lekarozen, ortziralero 18:00etatik 19:30era. Apuntatzeko nahikoa izanen da Lekarozera agertzearekin edo aitzinetik 616 21 87 19 telefonora deitzea.

Menditarrak BRT taldetik jakinarazi dutenez, tarteka topaketak eginen dituzte Nafarroako eskola guztien artean eta posible bada, Baigorri eta Sarako eskolekin ere eginen dituzte topaketak.

Aurten hiru talde sortuko dituzte (6-9 urtekoak, 9-12 urtekoak eta 13-16 urtekoak) eta BRT Menditarrak taldeko jokalariek hartuko dute taldeak gidatzeko lana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun