EHko Neska* Gazteen Baterajotzea egin zuten Elizondon urriaren 9an eta 10ean, eta 600 lagun inguru elkartu ziren Baztanen. Mahai-inguruak, tailerrak eta bertze hainbat ekintza egin zituzten asteburuan, haien artean manifestazio jendetsu bat Euskal Herriko eta baita Baztango talde feministekin. Manifestazioa Intza ostatutik pasatzen ari zela, mutil batek kristalezko baso bat jaurti zien eta lasterka alde egin zuen. Hau salatzeko, Baztango Eragile Feministek komiki bat egin dute eta Elizondoko karriketan paratu dute. Bideo bat ere zabaldu dute sare sozialetan.