Lanpostu bat txanda irekikoa izanen da eta bertzea igoera txandakoa. Hainbat baldintza bete beharko dituzte hautagaiek, haien artean euskarako C1 maila eta gidabaimena edukitzea. Deialdia eta bete beharreko baldintza guztiak ikusteko, egin klik hemen. Bete beharreko eskabidea eskuragarri dago www.baztan.eus webgunean, eta deialdia publikatu denetik 30 eguneko epea izanen da eskabidea udal erregistroan aurkezteko.