Mendi Abesbatzak kontzertua emanen du Berroetan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 20a, 10:00

Doneztebeko abesbatzak kontzertu berezia emanen du urriaren 23an, 20:00etan, Berroetako elizan.

Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatu du emanaldia, 'Bidea eginez' Donejakue bidearen inguruko kontzertu sailaren barnean. Pelegria naizela antzinako doinuarekin hasiko dute kontzertua, Amaia Cordoba pianistak sortutako moldaketan. Gero, bertze hainbat erlijio-doinu eta abesti herrikoi aditzeko aukera izanen da, euskal kanta kuttunenak barne.

Mendi Abesbatzako abeslariez gain, Arantxa Ziganda, Alicia Telletxea eta Xalbador Arriola bakarlariek kantatuko dute, eta Amaia Cordoba pianista eta Liesbeth Baelus eta Yorrick Troman biolinistek ere joko dute. Joko dituzten partitura gehienak emanaldi honetarako espreski moldatu eta prestatu dituzte guztien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun