'Trans egoera: Zorroztu dezagun begirada' mahai-ingurua eginen dute azaroaren 4an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 1a, 11:00

Arizkunenea kultur etxeko sabaian elkartuko dira ortzegunean 18:00etan, hainbat hizlarirekin.

Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak eta Talde Feministak antolatua, trans pertsonen prozesu anitzak izanen dituzte hizpide azaroaren 4an Aitzole Araneta, Brayan Altimasberes eta Mireia Delgadoren eskutik eta Aintzane Ariztegik dinamizatua. Pertsona transexualen eta transgeneroen egungo egoera aztertuko dute mahai-inguruan, hainbat ikuspuntu eta errealitatetatik begiratuta, «gure begirada zorrozteko helburuarekin». Azaroaren 4an, ortzegunean 18:00etan dute hitzordua Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun