Akademia programak Elizondoko Lanbide Eskola bisitatu du

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 18a, 20:00

Suediako, Alemaniako, Frantziako eta Lituaniako Lanbide Heziketako hainbat orientatzaile izan ziren Elizondon urriaren 5ean.

Akademia programa Elizondoko Lanbide Eskolan izan zen urriaren 5ean. Programaren helburua orientazio profesionalaren arloan lankidetza komunitarioa indartzea da, Europako hezkuntza-sistemen ezagutza hobetuz. Horretarako, Suediako, Alemaniako, Frantziako eta Lituaniako hainbat zentrotako hezkuntza-orientazioko profesionalek solasaldia eman zuten. Bisita «arras interesgarria eta aberasgarria izan zen, gaitasunen arabera ikastea eta irakastea gure ikasleen etorkizun pertsonal eta profesionalari heltzeko modurik onena dela egiaztatu baikenuen».

Aurtengo nazioarteko topaketa Nafarroan egin dute urriaren 4tik 8ra, «Lanbide Heziketako ikastetxeetan prestakuntza-ibilbideak kudeatzeko trebetasunen garapena ezagutzeko». Hainbat jarduera, solasaldi eta bisita barne hartu ditu topaketak zenbait ikastetxeetan Elizondoko Lanbide Eskolaz gain; Burlatako Lanbide Eskola, Hezitzaile Eskola eta Uharte BHI.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun