Profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dituzte urriaren 29an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 17a, 13:00
Iker Salaberria goizuetarra urriaren 29an Elizondon ariko da pilotan.

Elizondoko Herriak antolatuta, Aspeko pilotari profesionalak arituko dira Elizondoko Baztan pilotalekuan. 18:00etan hasita, urriaren 29an bi partida jokatuko dira eta dagoeneko sarrerak salgai dituzte.

Jaialdiko lehenbiziko partidan Julen Egiguren V.a eta Xabi Erostarbe, Iker Salaberria goizuetarraren eta Oier Etxebarriaren aurka ariko dira.

Bigarrenean, berriz, Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak Peio Etxeberri eta Jose Jabier Zabaleta izanen dituzte kontrario.

Sarrerak

Partida eguna baino lehen, sarrerak Elizondoko Futbolin ostatuan eros daitezke baita Internetez ere, 30 eurotan. Partidaren egunean 17:00etatik aitzinera leihatilan ere erosten ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun