Eguneko lehendabiziko partida bigarren mailakoa izan zen. Finalean, Patxi Barberena zigatarra eta Aitor Baraibar almandoztarra Unai Santxotena eta Patxi Irigoien erratzuarren kontra aritu ziren. Zigakoa eta Almandozkoa 30-22 nagusitu ziren erratzuarren kontra.
Lehendabiziko mailako finalean, berriz, alde batetik, Julen Iriarte eta Jose Luis Merindano eta bertzetik, Dabid Albiasu eta Gaizka Martikorena aritu ziren. Albiasu eta Martikorena izan ziren garaile, 30-18ko markagailuarekin.