Kontzertuak gaur eta bihar Lekarozko Hiruitturri ostatuan

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 14a, 17:00

Las Tipex taldea izanen da gaur eta Ginger eta Alarma Morea taldeak larunbatean.

Hiruitturri ostatuak hainbat kontzertu antolatu ditu Emagin erakundearekin batera orain arte eta asteburu honetan ere hiru taldek joko dute Lekarozen. Ortziralean, urriaren 15ean, Las Tipex taldea izanen da 19:30ean, «punk kontzeptuala eta ikuskizun dibertigarri zein aldarrikatzailea» ekarriz Baztanera. Hurrengo egunean, urriaren 16an, bi talde izanen dira 18:30etik aitzinera. Ginger punk-rock taldea izanen da lehenik eta Alarma Morea ondotik, «errunba, feminismoa eta kulturartekotasuna uztartzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun