Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena dira Nafarroako arpana txapelketa mistoko txapeldunak

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 13a, 13:00

Nafarroako arpana txapelketa mistoaren podioan, Iraizoz eta Barberena txapeldunekin batera, bigarren izan ziren Lekarozko GoƱitarrak eta hirugarren izan ziren Dani Saldias arraioztarra eta Biurrun.

Urriaren 9an Larraintzarren jokatutako finalean bigarren izan ziren Sela Goñi eta Jesus Goñi lekaroztarrak eta hirugarren Dani Saldias arraioztarra eta Irune Biurrun.

Nafarroako arpana txapelketa mistoaren finala jokatu zuten urriaren 9an Larraintzarko pilotalekuan, Ultzaman. Lau bikote aritu ziren, etzanda jarritako 45 ontzako enborrean hamabi epai eginez. Kanporaketan bezala, finalean ere nagusi izan ziren Eltsoko Ainhoa Iraizoz eta Iraizotzeko Josetxo Barberena eta beraiek jantzi zuten txapela. 5 minutu eta 44 segundo behar izan zituzten lana burutzeko. Lekarozko Sela Goñi eta Jesus Goñi izan ziren bigarren (6.09) eta Dani Saldias arraioztarra eta Antsoaingo Irune Biurrun hirugarren (6.26).

Azkarateko Olatz Altuna eta Beteluko Josu Elizalde laugarren izan ziren (7.51).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun