«Elkar ezagutu, indartu eta saretzeko aukera» izan dute asteburuan Euskal Herriko leku guztietako neskek, baita «aurrera begirako erronkak finkatzeko» ere. «Azken urtetan Euskal Herri osoko herrietan eman den neska* gazte taldeen loraldiaren ondorio izan da Elizondon sortutakoa, baina baita inflexio-puntu bat ere, mugimenduaren goranzko joera berretsi duen batera jotzea izan baita hau».
Elizondoko herria bi egunez gazte feministaz betetzeak kuriositate handia piztu du herritarren eta kanpotarren artean, eta eman du zer solastatu. Mahai-inguruak, solasaldiak, tailerrak, kontzertuak eta manifestazio jendetsua egin dituzte, bertzeak bertze, Elizondoko karriketan. «Baina hau ez da asteburu bakarrean geldituko, egunero-egunero gure bizitzako esparru guztiak astintzeko prest gaudelako. Normalitate zisheteropatriarkal honek neska gazteoi ere zapaltzen gaitu, eta horren aurka lanean jarraituko dugu, berdintasuna dugunez helburu».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!