Proiektua arautuko duten pleguak idazten ari dira eta urte bukaerarako edo heldu den urte hasierarako prest egonen direla aipatu zuen Gimenok, Izquieda-Ezkerrak parlamentuko batzarrean egindako galderari erantzunez. «10 milioi euro baino gehiago gostako da zentro berria egitea», aipatu zuen kontseilariak.
Proiektua 2022an esleitzea espero du Nafarroako Gobernuak eta urte horretan berean lanak hastea.