Nafarroako arpana txapelketa mistoaren finala jokatuko dute urriaren 9an Larraintzarren

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 7a, 18:00

Iraizozek eta Barberenak egin zuten denborarik onena kanporaketan.

Nafarroako arpana txapelketa mistoaren finala jokatuko dute urriaren 9an, larunbatean 19:00etan Larraintzarko pilotalekuan, Ultzaman. Lau bikote ariko dira, etzanda jarritako 45 ontzako enborrean hamabi epai eginez.

Eskualdeko ordezkaritza Lekarozko Sela Goñik eta Jesus Goñik eta Antsoaingo Irune Biurrunekin bikote eginen duen Daniel Saldias arraioztarrak osatuko dute. Beraiekin batera, Eltsoko Ainhoa Iraizoz eta Iraizotzeko Josetxo Barberena eta Azkarateko Olatz Altuna eta Beteluko Josu Elizalde ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun