Leyre Perez artistaren erakusketa Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 6a, 11:00

'Mila-Ananda' erakusketak zabalik segitzen du eta hurrengo egunetan Leyre Perezen margoak ere ikusgai izanen dira

Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 52. zenbakian 'Mila-Ananda' erakusketa dago ikusgai, eta urriaren 9tik azaroaren 6ra bitarte Leyre Perez Gonzalez artistaren lanak ere bertan izanen dira. Erakusketa arratsaldetan dago irekita aste tartez, 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara izanen dira ikusgai eta igandetan goizez, 11:30etik 13:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun