Berroeta da LED argiztapena duen Baztango lehenbiziko herria

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 5a, 19:00

Ruben Ziganda eta Ioseba Moreno zinegotziak Berroetan.

Geroa Bairen parlamentuko taldeak 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketa batek ahalbidetu du karrikako argien aldaketa.

Berroetako bizilagunek trantsizio energetikoaren adibide garbia ikusi ahal izanen dute hemendik aitzinera karrikako argietan, Baztanen LED argiztapena duen lehen herria izanen baita. Geroa Bairen parlamentuko taldeak eta Baztango taldeak 20.000 euroko zuzenketa egin zuten 2021eko aurrekontuetan eta geroztik argiztapena aldatzea lortu dute. Lanak akituta, Ruben Ziganda eta Ioseba Moreno zinegotziek herria bisitatu dute argiztapen berria ikusteko.

Baztango gainerako herrietan ere gauza bera egiteko asmoa duela gaztigatu du koalizioak eta erakundei eskatu diete «gizarteak eskatzen dituen ekintza mota hauek egin ditzatela». Gainera, aldaketa hauek Nafarroako bertze herriekin alderatuta, «gure haranera mantsoago iristen ari direla» adierazi dute. Gogorarazi nahi izan dute, 2020an Baztango udal aurrekontuen alde bozkatu zutela «eraginkortasun energetikorako plan baten idazketa eta Arizkungo kontsultategiaren handitzea adostu ondotik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun