Baztango Udaleko Berdintasun Batzordea bigarrenez bilduko da asteazkenean udaletxean, hainbat gaien artean, I. Berdintasun Planaren prozesuaren berri emateko. Batzordea irekia da, eta nahiz eta hainbat pertsona, talde, kolektibo eta ekintzaileri gonbidapen zuzenak bidali, herritar guziak daude parte hartzera gonbidatuak.
Bileran, lehenbiziko aitzineko bileraren akta onartuko dute. Gero, Berdintasun Plana aurkeztuko dute, planaren ebaluazioa eginez eta erronka berriak identifikatuz. Horretarako, hainbat jarduera eta gai koordinatuko dituzte; ahalduntze lantegia emakumeendako, azaroak 4an eginen den 'Trans egoerak. Zorroztu dezagun begirada' mahai-ingurua eta azaroak 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, antolatuko dituzten ekintzak. Honez gain, taldeak proposatutako bertze edozein gai ere landuko dute.