Jon Karrikaburu baztandarrak Europan ere debuta egin du Realarekin

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 1a, 09:30
Jon Karrikaburuk ez zuen atzo gola ospatzerik izan, baina Europa Leagueko partida batean jokatu zuen lehen aldiz.

Azken minutuak jokatu zituen atzo Donostian, Realak Monakoren kontra jokatutako Europa Leagueko partidan.

Bere kirol ibilbidean urrats handia eman zuen atzo Jon Karrikaburu futbolari baztandarrak, Europa Leagueko partidan debuta egin baitzuen Realarekin. Donostiako taldeak bana berdindu zuen Monakoren kontra Anoetan. Azken minututan zelairatu zuen Imanol Alguacil entrenatzaileak Karrikaburu, garaipenaren golaren bila, baina ez zen posible izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun