Josetxo Zaldua kazetari elizondoarra Mexikon hil da

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 29a, 12:39
Josetxo Zaldua, Mexikoko 'La Jornada' egunkariko erredakzioan.

Egin egunkariko argazkilari gisara hasia, ETAko kide izatea leporatu eta Iparraldera ihes egin behar izan zuen 1978an, Mexikoko ‘La Jornada’ egunkariko sortzaileetako bat izan zen eta koordinatzaile nagusia zen gaur egun

Josetxo Zaldua Lasa, Elizondon sortutako kazetaria hil da Mexikon, 70 urte zituela. Egin egunkariko argazkilari gisara hasi zen lanean 1970. Hamarkadan eta Iparraldera ihes egin behar izan zuen, ETAren ekintza batean parte hartzea leporatu baitzioten. Iparraldetik Mexikora egin zuen salto eta bertan Unomasuno egunkarian aritu ondotik, ‘La Jornada’ egunkari entzutetsuaren sortzaileetako bat izan zen 1984an. Nikaraguako iraultza garaian bertan aritu zen kazetari lanean. ‘La Jornada’ egunkarian aritu da, beraz, 37 urtez eta egunkari horretako koordinatzailea nagusia zen gaur egun. Hainbat kazetari eta argazkilariren maisu izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun