Ohiko egoera batean, herriko bestak izanen lituzkete aniztarrek asteburuan. Horren ordez, hainbat jarduera prestatu dituzte herritarrendako besten seinalea egiteko ortziraletik igandera; mus txapelketa, bingoa, jostetak… Gainera, ortziraletik goiti lege murriztaileak bertan behera geldituko direnez, dantzaldia ere izanen dute herriko frontoian Hauspolariek taldearen eskutik, larunbat eta igandean.
Honez gain, Euskal Herriko Dantzarien Eguna ospatuko da Baztanen larunbatean, eta Anizen ere gozatzeko aukera izanen dute 12:00etan Arabako Jare Dantza taldearen ikuskizunarekin.