Baztango Udalak, Tokiko Batzordearen bidez, Baztanen gizarte proiektuak eta jarduerak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteak diruz laguntzeko erabakia hartu du. 16.208 euro banatuko ditu guztira. Aurten dirulaguntza hartuko duten talde edo kolektiboak hauek dira: Ademna 1.719,78 euro; Anfas, 3.018,76 euro; Bidelagun, 3.150,49 euro; Elikagai bankua, 3.177,93 euro; Harremanak, 1.710 euro; Asorna, 1.363,65 euro; Anasaps, 2.067,39 euro.