Baztango Talde Ekosozialak antolatu du ekitaldia iganderako eta Arturo Elosegi Irurtia izanen da bertan, Ekologian katedraduna eta EHUko irakaslea. Uhaldeak eta bertako ekosistemak izanen dituzte hizpide eta hainbat zalantza argituko ditu Elosegik; errekaren dragatzea beharrezkoa ote den, uhaldearen bazterreko landare eta zuhaitzak moztu behar diren, uhaldea bideratu behar ote den, osasuntsu den edo ez, uhaldearen ingurumenaren balioak…
Ibilaldia 11:00etatik 13:00etara izanen da eta Elizondoko plazatik abiatuko da. Herritik barna ibiliko dira, zailtasunik gabeko bideetatik. Edukiera mugatua izanen du eta beraz aldez aurretik eman beharko da izena parte hartzeko. Horretarako, idatzi antolakuntza@eskolaekosoziala.eus helbide elektronikora.