Euskal Herriko Dantzarien Eguna ospatuko dute urriaren 2an Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 28a, 15:00

Euskal Herri osoko dantzariz beteko dira Baztango karrikak larunbatean

Egun osoko egitaraua izanen du ospakizunak, goizetik hasita ilunabar arte, eta hainbat herritan ibiliko dira dantzariak:

  • 10:00etan Dianak izanen dira Elizondon.
  • 11:00tan Folklore azoka eginen dute Elizondon; jantziak, musika tresnak, Baztango artisauak eta bertako produktuak izanen dira salgai.
  • 12:00etan Kalejirak eta dantza emanaldiak:
    • Amaiurren Iparraldeko dantzariak
    • Anizen Arabako dantzariak
    • Arizkunen Gipuzkoako dantzariak
    • Iruritan Nafarroako dantzariak
    • Elizondoko plaza musikaz girotua izanen da
  • 13:00etan Euroeskualdeko emanaldia Elizondoko plazan, Nafarroako, Arabako, Iparraldeko eta Gipuzkoako dantzariekin.
  • 16:30ean Folklore azoka eginen dute berriz ere Elizondon.
  • 17:30ean Kalejira Elizondoko karriketatik barna. Euskal Herriko dantza taldeen topaketa nagusia izanen da.
  • 18:00etan Ekitaldi nagusia Elizondoko luzeko pilotalekuan: Nafarroa, Iparralde, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Euskal Diasporaren agerraldia.
  • 20:00etan Dantza irekia.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, kalejirak jarraitzailerik gabe izan beharko dute segurtasun neurriak errespetatzeko. Ekitaldi nagusiak edukiera mugatua izanen du, ikusi nahi dutenek sarrera ordubete lehenagotik biltzen ahalko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun