Itxaropena piztu dute asteburu honetan Baztango Balleko Etxean

Ttipi-Ttapa 2021eko irailaren 28a

Gisa honetara argiztatua egon da asteburuan Baztango Balleko Etxea. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Baztango Udalak bat egin du haurren minbiziari buruz sentsibilizatzeko mundu mailako kanpainarekin, herritar guztiak gaixotasun horretaz jabetu eta ikusarazteko. Childhood Cancer International erakundeak eta minbizia duten haurren Espainiako Gurasoen Federazioak (Nafarroako ADANO ere federazio horretako kide da) antolatutako kanpaina izan da. Piztu itxaropena lemapean, udalak urre-koloreko argiekin argiztatu zuen Balleko Etxearen aitzinaldia asteburu osoan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun