Irurita A-k irabazi dio gazteen laxoa txapelketako finala Oizi

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 27a, 11:00

Irurita txapeldun eta Oiz txapeldunorde, Laxoa Elkarteko ordezkariekin, Joxelu Retegi Arraiozko alkatearekin eta Javier Conde Nafarroako Pilota Federazioko Lehendakariarekin.

Heldu den larunbatean jokatuko den laxoa kopako bigarren finalista ere erabaki da asteburu honetan.

Gazteen laxoa txapelketako finala jokatu zuten larunbatean Arraiozko plazan: Irurita A  (Jon Sagaseta-Beñat Mariezkurrena-Hegoi Iturregi-Hodei Aleman) izan da txapeldun, 9-1 irabazi baitio Oizi (Xuban Ilarregi-Mikel Mikelarena-Aimar Ariztegi-Marko San Miguel).

Sariak banatzen Joselu Retegi (Arraiozko alkatea) eta Javier Conde (Nafarroako Pilota Federazioko Lehendakaria) izan ziren.

Irurita eta Oizko gazteak, finala hasi baino lehen Arraiozko plazan.

Kopako finalistak erabakiak

Bertzalde, igandea Arraiozko plazan jokatu zuten Laxoa Kopa txapelketako bigarren finalerdia. Azken orduan aldaketa batzuk izan dira taldeetan: Mikel Mindegia (Arraioz)-Josu Juanena (Doneztebe)-Joseba Juanenea (Doneztebe) eta Laurendi Zelaieta (Oiz) laukoteak erraz nagusitu zen, 9-1 irabazi baitzion Ioritz Zelaieta (Oiz)-Aitor Zubigarai (Arraioz)-Jon Gamio (Arraioz) eta Javi Apeztegia (Doneztebe) laukoteari.

Finala urriaren 2an

Datorren larunbatean, urriak 2, 17:00etan finala jokatuko dute igande honetako irabazleek Xabi Bengoetxea (Arraioz)-Ramontxo Etxebeste (Doneztebe)-Iñaki Etxandi (Irurita)-Aritz Alunda (Arraioz) laukotearen kontrale

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun