Hasiera batean igande honetan jokatzekoa zen Baztan-Errekako laxoa kopa txapelketako finala. Baina joan den asteburuan jokatu beharreko finalerdia eguraldiagatik gibelatu zutenez, finala ere gibelatu dute, urriaren 2ra.
Beraz, kopako bigarren finalerdia irailaren 26an, igandean 17:00etan jokatuko dute Arraiozko plazan. Mikel Mindegia (Arraioz), Josu Juanena (Doneztebe), Joseba Juanena (Doneztebe) eta Oinatz Jauntsaratsek (Irurita), Ioritz Zelaieta (Oiz), Gorka Urtasun (Irurita), Iñaki Maylin (Doneztebe) eta Jon Gamioren (Arraioz) kontra jokatuko dute. Irabazleek, urriaren 2an (larunbata 17:00etan) Arraiozen jokatuko den finalean esperoan izanen dituzte Xabier Bengoetxea (Arraioz), Ramontxo Etxebeste (Doneztebe), Iñaki Etxandi (Irurita) eta Aritz Alunda (Arraioz).
Gazteen txapelketako finala larunbat arratsaldean Arraiozen
Hasiera batean igande goizean jokatzekoa bazen ere, azkenean irailaren 25ean, larunbatean 17:00etan jokatuko dute gazte mailako finala Arraiozko plazan Oizek (Xuban Ilarregi-Mikel Mikelarena-Zorion Zelaieta-Aimar Ariztegi) Irurita Aren kontra (Jon Sagaseta-Beñat Mariezkurrena-Hegoi Iturregi-Hodei Aleman).