Nahiz eta aurten aziendaren feriarik ez egin, Piriniotar Behi Arrazaren V. argazki lehiaketa antolatu du Baztango Udalak Aspina erakundearekin batera. Argazki guztiak bildu eta baloratu ondotik, hona hemen hiru argazkilari irabazleak:
- Hirugarren saria (100 euro): Ivan Guinea Ollokiegi, Iruña (Nafarroa)
- Bigarren saria (200 euro): Carlos de Cos Azkona, Soraluze (Gipuzkoa)
- Lehenbiziko saria (400 euro): Endika Zubigarai Orbea, Zalla (Bizkaia)
Aziendaren feriaren ordez, irailaren 18an Elizondoko eliza ondoko aretoan, Nafarroako behi piriniotarren adierazpen geografiko babestuaren aurkezpena egin zuten, aratxeki %100 autoktonoa.