Legoekin sormen tailerrak eginen dituzte larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 22a, 10:00

Bi saio eginen dituzte larunbatean Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean.

Lego piezen bidez sormena lantzeko aukera izanen dute bortz eta hamabi urte bitarteko haurrek Arizkunenean irailaren 25ean. Ordu eta erdiko bi saio izanen dituzte; lehenbizikoa 10:00etatik 11:30era dinosauroei buruzkoa eta bigarrena 12:00etatik 13:30era Erdi Aroa lantzeko.

Discover Bricks elkarteak gidatuko du tailerra eta plaza mugatuak izanen dituenez, aldez aurretik egin beharko da doako matrikula. Izena emateko, deitu 636 47 99 65 edo 636 45 07 45 telefonora edo idatzi info@discoverbricks.com helbide elektronikora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun