Dantzarien Eguna ospatuko dute larunbatean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 22a, 09:00

Urtean zehar ikasitakoa plazaratzeko unea izanen dute Iruritako dantzariek irailaren 25ean. Herria txukuntzeko, auzolana deitu dute biharko.

Iruritako Dantzarien Elkarteak antolatua, larunbatean emanaldi polita eginen dute 18:30ean. Eguraldi ona egiten badu, erreboteko plazan izanen da ikuskizuna eta herriko adin guztietako 80 dantzari inguruk hartuko dute parte. Edukiera mugatua izanen du emanaldiak eta sarrerak eskuragarri daude www.iruritakodantzariak.info webgunean doan.

Herria txukuntzeko eta larunbaterako erreboteko plaza apaintzeko, auzolana eginen dute irailaren 23an, bihar, 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun