Baztan Iñarrosi talde feminista aurkeztu dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 20a, 12:30

Irailaren 17an Amezti elkartean bildu ziren Baztango neska gazteak

30 bat lagun elkartu ziren joan den ortziralean Elizondon, adin guztietako neskak, eta Baztan Iñarrosi neska gazteen taldea izan zuten hizpide; noiz sortu zen, nolako ibilbidea izan duen... Ondotik, urriaren 9an eta 10ean Elizondon eginen den Euskal Herriko Neska* Gazteen Baterajotzeari inguruko informazioa eman zuten eta dokumental bat proiektatu zuten. Akitzeko, elkar hobe ezagutzeko afaritxo bat egin zuten. «Giro goxoa» izan zuten, «elkar ezagutzeko aukera izan genuen eta gogotsu atera gara aitzinerat egiteko eta borrokan segitzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun