Irailaren 18an, larunbatean 17:00etan Arraiozko plazan jokatuko dute Laxoa Elkarteak antolatutako laxoa kopako bigarren finalerdia: Mikel Mindegia (Arraioz), Josu Juanena (Doneztebe), Joseba Juanena (Doneztebe) eta Oinatz Jauntsaratsek (Irurita), Ioritz Zelaieta (Oiz), Gorka Urtasun (Irurita), Iñaki Maylin (Doneztebe) eta Jon Gamioren (Arraioz) kontra ariko dira.
Irabazleek, Xabier Bengoetxea (Arraioz), Ramontxo Etxebeste (Doneztebe), Iñaki Etxandi (Irurita) eta Aritz Alunda (Arraioz) izanen dituzte esperoan finalean. Irailaren 25ean, 17:00etan jokatuko dute finala Arraiozko plazan.