Baztango EH Bilduk batzarra eginen du Arizkunenean irailaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 14a, 16:00

Jakitera eman dutenez, iraileko azken egunean, ortzegunarekin, Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean bilduko dira 19:30ean hainbat gai jorratzeko.

Urte akabera arteko hiru ildo nagusi izanen dituzte hizpide. Lehenbizikoa Elizondoko zahar etxea izanen da, enpresa publikoa egin eta egoitza zaharberritzeko. Bigarrena Erdizeko proiektuaren inguruko herri galdeketa izanen da. Hirugarrena Baztango etxebizitzaren egoera eta herriguneak biziberritzeko plana. Gero, bailarako ostatatze turistikoaren modalitate berriei buruz ariko dira, eta akitzeko herritarren galderen eta eskaeren txanda izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun