Haurdunendako musikoterapia saioak eginen dituzte Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 14a, 15:00

Urriaren 8tik abenduaren 17ra ortziralero elkartuko dira Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean Haizea Loira musikoterapeutarekin

Amaren ongizatea hobetzeko, haurraren garapenean laguntzeko eta haur eta amaren arteko lotura sendotzeko, musikoterapia saioak eginen dituzte Arizkunenean Hazi musikoterapia zentroaren eskutik. Urriaren 8an hasiko da tailerra eta abenduaren 17ra arte astero elkartuko dira, ortziraletan 10:00etatik 11:30era. Haurdunaldian ematen diren aldaketa fisiko, psikologiko, emozional, sozial eta espiritualak kontuan hartuta, musika izanen da aldaketa hauek era kontzienteago eta naturalagoan bizitzeko tresna. Erditzeari begira, musika, arnasketa eta ahotsa baliabide gisa trebatzeko tartea ere izanen dute.

Haurdunaldi batzuetan ezaugarri bereziengatik tailerrean parte hartzeko zailtasunak dituztenendako, etxeko arreta ere eskainiko du Haizea Loirak. Informazio gehiago lortzeko idatzi haizealoira@gmail.com helbide elektronikora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun