Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegia gelditzeko eskaera Nafarroako Parlamentura eraman du Aroztak ekimenak

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 13a, 12:00

EH Bildu, Podemos eta I-Ezkerrarekin bildu dira, baina Navarra Suma, Geroa Bai eta PSNk ez dute haiekin egon nahi izan.

Ortziralean bildu ziren Aroztak ekimeneko ordezkariak Nafarroako Gobernuko alderdiekin, «obrak geldirik egon arren etorkizunean berriz bueltatzeko arrisku handia dagoelako, eta gatazka saihestu» nahi dutelako. EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra alderdiekin bildu ziren, baina Navarra Suma, Geroa Bai eta PSNk ez zuten haiekin egon nahi izan.

«Isunak iritsi dira, bai herritarrei baita prentsan lanean egon direnei ere, eta jazarpen judiziala eta ekonomikoa izan dela» helarazi diete parlamentariei. «Arlo penalean ere prozedura bat abiatu da, oraindik ez digute deklaratzera deitu baina epaitegietan dago eta betiere mehatxu horrekin gabiltza».

Ordezkari politikoa duten talde parlamentarioekin bildu dira «UGEPa Gobernutik gelditu beharko litzatekeelako eta merezi duen garrantzia eman diezaiotela eskatzeko, aunitzetan landa eremuko gaiak bigarren edo hirugarren mailan gelditzen direlako».

Alderdi guztiekin solas egiteko prest daudela adierazi dute eta garrantzitsua dela «alderdi horien postura zein den ere jakitea, aunitzetan isiltasunaren gibelean babesten direlako».

Iturria: ahotsa.info

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun