Baztan Iñarrosi talde feministak aurkezpena eginen du irailaren 17an

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 10a, 13:00

Hurrengo ortziralean, irailaren 17an, 19:00etan bilduko dira Amezti elkartean, garai bateko Amezti ostatuan.

Kurtso berria hasteko, Baztango Neska* Gazteen taldeak, Baztan Iñarrosik, taldearen aurkezpena eginen du Elizondoko Amezti elkartean. Ondotik, Euskal Herriko Neska* Gazteen Baterajotzea ekimena aurkeztu eta azalduko dute, aurten Elizondon eginen dena urriaren 9an eta 10ean. Ekitaldia borobiltzeko, Mugimendutik Lurrikarara dokumentala proiektatuko dute, aste honetan Euskal Herriko Neska* Gazteek estreinatuko dutena.

Mugimenduan gaude, lurrikara gara

Urriaren 9an eta 10ean Elizondon eginen dute Euskal Herriko Neska* Gazteen Baterajotzea. Bertan, «bizi dugun krisi anizkoitzari nola erantzun» hausnartuko dute, aurrera begira dituzten erronkak identifikatu eta «borroka molde berriak» sortzeko helburuarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun