Dantzarien Eguna ospatuko dute Iruritan irailaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 10a, 17:00

18:30ean eginen dute emanaldia Iruritako dantzariek Erreboteko plazan eguraldiak uzten badu.

Iruritako dantzariek antolatu dute ikuskizuna Baztango Udalaren laguntzarekin, eta herriko adin guztietako 80 dantzari inguruk parte hartuko dute. Edukiera mugatua izanen da eta sarrerak www.iruritakodantzariak.info web orrian daude eskuragarri dagoeneko, ez da deus ordaindu beharrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun