Baztan, Lapurdi eta Nafarroa Beherearen arteko mugarriak berrikusten ari dira egunotan

Fernando Anbustegi 2021eko irailaren 7a

1856. urteko Mugetako Itunean xedatutakoaren arabera, Baztango udala urtero bezala Nafarroa Beherea eta Lapurdiko herri mugakideekin dituen mugarriak berrikusten hasi zen atzo. Sara, Senpere eta Ainhoako udaletako ordezkariekin batera elkartu zen Baztango udaleko ordezkaritza. Gaur segituko dute berrikusketarekin Itsasu, Ezpeleta eta Bidarraiko mugarriak bisitatuz eta ortzegunean akituko dute urteroko lana, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepelekiko mugarriak berrikusiz.

Sararekiko muga egiten duen 56. mugarrian hasita Urepelekikoa bereizten duen 140.erainoko mugarriek osatzen dute Baztanek Ipar Euskal Herriarekin duen lerroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun