Haurrendako jokoak eta laxoa desafioa izan dute Arraiozen besten seinale

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 7a, 12:00
Haurrendako jokoak eta txokolatea izan zuten ortzilerian Arraiozen. Argazkia: Nerea Mortalena

Urte normala balitz, irailaren 3, 4, 5 eta 6an Arraiozko bestak ospatuko zituzten, baina aurten ez da horrela izan. Hala ere, herriko haurrek, seinale gisara, irailaren 3an, ortzilerian joku batzuk izan zituzten eta arratsaldea akitzeko, txokolate goxo bat jateko aukera izan zuten. Hurrengo egunean, berriz, larunbatean, herriko mutilek laxoa desafioa jokatu zuten. Talde gorria gailendu zitzaion talde urdinari (9-4), baina denek ederki pasatu zuten eta hori da garrantzitsuena.

Talde gorria 9-4 nagusitu zitzaion urdinari laxoa desafioan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun