Urte berezi honetan (H)ilbeltza ere berezia izanen da, eta Euskal Nobela Beltzaren Asteko antolatzaileak udan ere lanean aritu dira, irailerako eta azarorako hitzorduak prestatzeko. Irailen izanen da hurrengo jarduera, Elixabete Garmendia eta Anjel Lertxundik emanen duten mahai-ingurua, 'Pandemiak eta Literatura', Danele Sarriugartek gidatua. Pandemia eta literatura uztartuko dituzte «probetxuzko zerbait ateratzeko» helburuarekin. Irailaren 18an 11:00tan izanen da mahai-ingurua Arizkunenea Kultur Etxean.
Azaroan, berriz, Leire Ituarterekin zinema beltza eta generoari buruz solastatuko dira. (H)ilbeltzako lagunek xehetasun gehiago emanen dituzte datak hurbildu ahala.