Saioa Jaurena elizondoarra Munduko errugbi txapelketarako txartel baten bila lehiatuko da

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 1a, 19:00

Saioa Jaurena elizondoarra eta Mayka Brust taldekidea, Espainiako selekzioarekin ariko diren bi jokalari nafarrak Jacan.

Sailkapen fasea Parman (Italia) jokatuko du Espainiako selekzioarekin irailaren 13, 15 eta 25ean, Irlanda, Eskozia eta Italiaren kontra

Saioa Jaurena Atxa errugbi jokalari elizondoarra Espainiako selekzioarekin aritzeko deitu du José Antonio Barrio hautatzaileak. 2022ko urriaren 8tik 12ra Zeelanda Berrian jokatuko den munduko txapelketarako txartela lortzeko sailkapen fasea jokatzeko prestatu duen behin betiko zerrendan sartu dira. Baionako AS Bayonnais taldean ari da Jaurena.

Irailaren 13, 19 eta 25ean jokatuko ditu Espainiako selekzioak Parman (Italia) Munduko txapelketarako sailkatzeko fase hori, Irlanda, Eskozia eta Italiaren kontra, hain zuzen. Partida horiek prestatzeko Jacan (Hueska, Espainia) bildu ziren Espainiako selekzioko jokalariak eta prestatzaileak joan den larunbatean eta egunotan Frantziako Tolosara joan dira, Stade Toulousain taldearekin prestakuntza bateratua egitera, berriz ere larunbatean Jacara itzuli aitzinetik. Sailkapen fase hau lehen postuan bukatzen duen selekzioa zuzenean joanen da Zeelanda Berriko Munduko txapelketara. Bigarrenak, berriz, bertze aukera bat izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun