Futboleko 2023ko Eurokopa txapelketarako sailkapen faseko lehen partidak jokatzeko Espainiako 21 urtez beheitiko futbol selekziora deitu dituzte Jon Pacheco eta Jon Karrikaburu, Donostiako Real Sociedad taldeko jokalari baztandarrak. Errusiaren kontra irailaren 3an eta Lituaniaren kontra irailaren 7an ariko dira.
Espainiako selekzioa C multzoan ariko da, Errusia, Lituania, Eslobakia, Malta eta Ipar Irlandarekin batera. Multzoko burua eta bigarren postuan sailkatzen diren bortz talde onenek lortuko dute Parisko Joku Olinpikoetarako sailkatzeko ere baliagarria izanen den txapelketarako txartela.