Txelo kontzertua izanen dute igandean Elizondoko Txokoto ostatuan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 27a, 13:00
EƱaut Zubizarreta 'Trigger'. Irudia: Ainhoa Iraola

Trigger biolontxelo bakarlari gipuzkoarrak kontzertua emanen du Elizondoko Txokoto tabernan abuztuaren 29an, 19:30ean.

Sarrera doan izanen da, edukiera bete arte. Poliedro Vol. I lana aurkeztuko du Eñaut Zubizarreta 'Trigger'ek, munduan zehar txeloa ulertzeko dauden ikuskera berriak ikertu eta Euskal Herrira ekartzen dituen lana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun