Occhi di Farfalla talde zarauztarra bikote formatuan izango da Lekarozen, haien azken diskoa prestatzen ari diren honetan. Olaia Iantzik lesakarrak bere disko berria aurkeztuko du, Errateko modu bat. Kontzertuetan looper eta grabagailuarekin sortzen ditu kantu eta melodiak, kantak sortzeko eta janzteko modu berri bat asmatzen.