Nafarroako Done Jakue bideko hainbat elkartek lau hitzaldi eta kontzertu bat antolatu dituzte heldu den astean Elizondon egiteko.
- Astelehena, abuztuak 30: Roman Felones, Erromesak eta ibilbidea. Pandemiaren osteko hausnarketa.
- Asteartea, abuztuak 31: Luis Menendez, Erdi Aroko kodexetatik gaur egungo mundu teknologikora.
- Asteazkena, irailak 1: Soledad Silva, Santuen funtzioa Done Jakue bidean. Hitzaldiaren ondotik, Mendi Abesbatza.
- Ortzeguna, irailak 2: Jose Maria Muruzabal, Eskultura garaikidea Done Jakue bidean.
Hitzaldiak Arizkunenean eginen dira 19:00etan, eta gaztelaniaz izanen dira. Segurtasun neurriak beteko dituzte eta edukiera mugatua izanen dute. Asteazkeneko hitzaldiaren ondotik, kontzertua emanen du Mendi Abesbatzak Ion Irazoki zuzendariarekin Abesbatzaren plazan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!