Maiatzean hasi zen aurtengo Baztango ardi-ile bilketa Askapen eta irailaren 15era arte izanen dute artzainek artilea bertan uzteko epea. Informazio gehiago lortzeko, hondakinak@baztan.eus korreora edo 667 808 539 Whatsappera idatzi dezakete interesatuek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.