Baztan Rugby Taldeak jokalariak behar ditu aitzinera egiteko

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 23a, 19:00

Jokalariak behar dituztela jakinarazi dute. Argazkia: Pello San Millan.

Heldu den denboraldia jokatzeko jokalari aski ez dutela jakinarazi eta parte hartzeko gonbidapena luzatu dute

Baztan Rugby Taldeak «alerta gorrian» dagoela eta «laguntza» behar duela jakinarazi du. Aditzera eman duenez, aurtengo taldea ateratzeko beharrezkoa den jokalari kopurura ez dira ailegatzen eta hortaz, parte hartu nahiko luketenei edo norbait ezagutzen dutenei animatzeko deia egin die taldeak.

Prest daudenek bi bide dituzte izena emateko: Instagram bidez @brtmenditarrak kontura idatziz edo BRTrekin kontaktua duen edozein jokalari edo entrenatzailerekin harremanetan jarriz: «animatu eta parte hartu!». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun